Hemen enkargu batzuen atal txikiak dauzkazue. Lan hauen artean konposaketa zaharrak eta gaur egungoak daude, haurren doinuetik musika garaikidera.
Behean, gailu bat aurkituko dezu ondoko doinuak entzuteko.
"Muskiz Eraikiz", Muskizeko Meatzari Antzokiaren irikitze egintzarako idatzi nuen eta Mythos hari-laukoteak jo zuen zuzenean. Nahiz eta ene lehendabiziko asmoa obra hau guztiz garaikidea egitea izan, azkenean armonia eta figurak sinplifikatu nituen jotzaileek oso denbora gutxi baitzekaten entseatzeko.
"Bideak" ballet-a Aukeran konpainiarentzat (bide "estekak" orria xehetasun gehiagorako) idatzi nuen. Hemen, Max Sarirako izendatua izan zen banda sonora honen hiru doinu jarri ditut. Euskal erritmo herrikoiak erabili nituen, eta dantzari trebe horiek benetazko magia sortzen dute zortzikoa, banakoa, suletinoa edota biribilketa dantza eginez.
"12 K" Hortzmugak egindako kale-antzezlan bat izan zan. Musika asko idatzi eta grabatu nuen eta, geroztik, mami horren gainean bi jotzaile erantsi ziran.
Hemen agerturikoen lehenengoa kanpoan geratu zen eta europatar erdiaroko musikaren erara egin nuen. Besteak - "Lurra" - alboka du nagusi. Arte eskenikoentzat, musika garaikidea ezin badut idatzi, beste aldean jartzea gustatzen zait eta tresna herrikoiak erabiltzen saiatzen naiz.
"Abentura antzokian" 2007.ko Arriaga Antzokiaren ekoizpena da. Antzokian bertan (hilabete oso bat) Ales Larrazabal eta Joe Gonzalez izan ziran jotzaileak. Doinu ttipi hau grabatuta zegoen bakarra da, iragatearen gisa.
Musikaren gehiena pianoa, klarinetea, saxo sopranoa eta eskusoinurako idatzia izan zan.
"5 Mentes" orain dela hamarkada bateko egitasmo bat izan zen. Iñigo Maestro, Jesús Laucirica eta hirurok sortu eta landu genuen. Gu hirurok, Pedro Ortega, Sergio Sánchez, David Ardila eta Aitor Álvarezekin batera "IO7" klan artistikoaren kideok gara. Haiek oro artista irudigileak dira.
"Zirko Iluna" haurren antzezlan bat da batik bat, zirko berezi batean kokatuta. Urte bat kalean egon eta gero, gaur egun antzokitan antzezten da eta musika grabatuak haurren aire bat darama, neretzat txit dibertigarria izan zena. Haurrentzako musika egiteak garbitasun melodiko handia, erritmo sinpletasuna eta harako zoramen bat eskatzen dizu.
Disonantzia ugari erabil ditzakezu, helduek jasanezinak aurkituko lituzketenak, jopukeri estetikoarren eta ezjakintasunagatik.
Castellano
Comments