Udaberria entseuez beteta hasi ginan. Musikariok, antzezlariek etab. oso gogorki eta gustora lan egin degu "Abentura antzokian" obra berria betetzeko eta, azkenik, estreinaldiaren datak iritsi dira.
Ekoizpen hau Bilboko Arriaga antzokiarena da eta hiru ataletan ezberdintzen da. Nik lehenengoaren musika idatzi det, Hortzmugaren "Alfabeto A" obran hain zuzen ere. Julen Gabiria idazle trebeak gidoi poetiko bat idatzi du eta Jose Ibarrolak ere izugarrizko lana egin du irudi eder asko eraikitzen.
Musikagintzaren aldetik, Joe Gonzalez (klarinetea eta saxoa) eta Ales Larrazabal (pianoa eta eskusoinua) musikariekin berriz lan egitea txit ohore handia izan da. Haiek ene partiturak goratzen dituzte egunero, antzokiaren funtzio bakoitzean.
Lan talde (musikariak, antzezlariak, teknikariak) liluragarri bat eta gune berezi bat: Arriaga antzokia, osorik bahituta guretzat.
Maiatzaren bukaera arte ikus-entzun dezakezue han.

Comments