Hagakure hiru lagunek osatutako talde berri baten izena duzue. Hirukotearen kideok gara:
- Ales Larrazabal, pianoa.
- Joe González, saxofoiak, flauta eta klarineteak.
- Shanti Basauri, kitarra eta perkusioa.
Lehendabiziko kontzertu honetan oso doinu gutxi izango dira, bainan instrumentazioa eta moldaketa batzuk frogatzeko aprobetxatuko dugu, Santutxuko ikastetxe baten kultur jarduera batzuen bitartez.
Hagakure hitzak "hostopean izkututa" esan nahi du japonieraz, eta Yamamoto Tsunetomoren liburuxka ospetsu baten izenburua da. Yukio Mishimak, ene idazle japoniarrik preziatuenetako bat, beti begiratzen zuen urte askotan zehar.
Castellano
Hori bai talde bikaina!
Euskal herriko musikoen etorkizuna goraipatzeko!!!!!
Posted by: Pam Anderson | 24/08/2007 at 21:47