Arriaga Antzokiak ekoiztutako "Abentura Antzokian" obra bukatu zan. Izugarrizko esperientzia izan da guztiontzat, artista trebez osatutako talde erraldoi honetan.
Aldagelen giroa, entseuak, haurren aurpegiak, piratak, Txan magoa, Soroiz, beste musikariak, jantzien arduradunak, kafe-makina, administrazioan lan egiten dutenak, teknikariak, Txukus, Joe, Juanjoren burutaldiak, barneko megafonia, Julenen gidoia, eszenografia, eta... pertsonaiak.
Hemen, erretinan grabaturik, daramatzat Palindromo, Anizeto Alfabeto, Ipuin-kontalariak, Beldurra eta abar.
Han behin negar egin nuen.
Bi aldiz igo nintzen azkenengo solairura lo egitera.
Hiru aldiz erosi nituen sarrerak.
Lau aldiz izkutu nintzan sustoak emateko.
Bost aldiz pianoa jo nuen bakardadean.
Sei aldiz edo handikan jan nuen.
Zazpi aldiz ikusi nuen euskarazko bertsioa, osorik.
Zortzi aldiz esan nien etxekoei juteko.
Bederatzi aldiz gorroto nuen Txukusen eskusoinua.
Hamar mila aldiz barre egin nuen.