Gaur Bilboko Parkean (Dña. Casildan) lan egiten egon gara. Betizuren eguna zan eta hortarako festa erraldoi bat prestatu dute Bizkaiko hiriburuan. Hortik ibili dira pailazoak, antzezlariak, dantzariak (Ainhoa eta Maríari agur bero bat), teknikariak, zerbitzariak, sukaldariak... eta gu: Joe Gonzalez, Ales Larrazabal eta hirurok behin eta berriz abentura surrealistatan (ta onak) sartuta.
Inneventoren ekoizpen honetan birziklatutako gauzakiak erabili ditugu perkusiozko tresnen moduan. Latak (hutsik eta dilistaz beterik), kartoizko kutxak, etab. erdibanatu dituzte haurren (eta gurasoen) artean, bi talde handi osatzekotan eta hortxe - eskenatoki nagusian - egon gara, eguzkipean, irakasten, jotzen eta arraro xamarrak sentitzen.
Oso giro ona zegoen eta lagun batzuk ikusi ditut hor goitik. Ea datorren urtean gehiago gozatzen degun, eta batez ere gurasoek gehiago ikasten duten, haiek umeentzako lehendabiziko adibidea direla ezbaitira ohartzen.
Eguna oso ongi bukatu da, atzo bukatu zen moduan. Ezinhobea.