Hau ez da estreinaldi bat bainan oharra ipintzeak merezi du. Gaur Mungian "Zirko Iluna" ikuskizuna ikus dezakezue, arratsaldeko sei t'erdietan. Haurren antzerkia da, oso kondaira polita batekin, eta Hortzmuga Teatroak asmatutako pertsonaiak ahaztuezinak dira. Gorka Zeroren jatorrizko gidoia Julen Gabiriak euskaratu zuen eta nik musika jarri nion, obra osoan zehar soinu egiten duena.
Bestalde, atzo Zallan ere "Eva vs Eva" antzezlana eman zuten Hortzmugakoek. Hor ere musika idatzi eta grabatu nuen iaz. Hiru neskato antzezlarik defendutako obra hau helduei zuzenduta dago, gai gogor batzuk aztertzen umore garratz baten bitartez. Dana ere ez da umorea beraz, azkenengo eszenaldietan ikus daitekenez.
Etorkizunean antzezlan hauek nondik ibiliko diren jakiteko, Hortzmuga konpainiaren webguneruntz abiatu.
Comments