Bartzelonako Fundació Joan Miró-n estreinatu zen ene azkenengo pieza txiki hau. BBVA-k enkargatuta eta Inneventoren ekoizpen ausart baten bidez zuzenean jo genuen, musikari trebez osatutako laukote bati esker.
Argazkian, Ales Larrazabal (piano), Joe González (klarinete baxua) eta hirurok (ni Gong eta atabal piccolorekin) azaltzen gara bainan aldi berean Izaskun Kintanaren (soprano) ahotsa indartsuaren agerrera bagenekan, hotzaren aurka gatazkan.
"Miró en familia" erakusketa zabaltzeko ekitaldia berezi bat antolatu zuten Inneventokoek, eta nik, aldi hontan, latinera hizkuntza hautatu nuen obraren hitzak osatzeko.
"Die in diem", egunez egun.
Salmo galdu batetik atera nuen hau:
"Noster homo corrumpátur tamen is
Qui intus est renovátur… de die in diem"
Nahiz eta gure baitan, kanpoko gizakia desegiten hasi,
barnekoa berritzen doa.. egunez egun.