Sardinaren "hileta" (erreketa).
Atzo aktore eta musikari pila bat batu ginen Bilboko aratusteen bukaera antzezteko. Musika osoa nirea zan eta azkenengo unerako, ordez, "Agurra" dantza herrikoiaren moldaketa berezi bat prestatu genuen, txistu, eskusoinua eta tronpetarentzako.
Dana ondo atera zan eta oso giro ona izan zen alde zaharreko kaletan. Larrua ekoizleen lan honetan egon ginen musikarion izenak hauek dira:
- Ales Larrazabal: Eskusoinua.
- Ion Celestino: Tronpeta.
- Ivan Allue: Whistle, gaita nafarra eta txistua.
- Shanti Basauri: Perkusioa.
Aste honetan zehar oso gaixorik egon naiz, sukarrak jota, bainan saioan berpiztu nintzan nolabait. Nahiz eta oso ongi zainduta egon, eztarria eta hotza izan dira errudunak, betiko lez. Geroztik, txit ondo egin nuen lo.
Ionek (tronpetaria) bere taldearen esteka ezagutarazi zigun: The Foralettes (myspace).
Argazkia: Pío Ortiz de Pinedo (Larrua Creaciones).
Comments