Batzutan, norbaitek deklarazio bat gehiegietan errepikatzen duenean, hortaz gehiegietan presumitzen duenean, horrexen gabezia adierazten duela ohartzen naiz. Edo, bestela, bere hitzak gidoi bat baino besterik eztirela susmatzen det.
Argazki hau Arriaga Antzokian egin nuen, orain dela hilabete batzuk. Ikuskizuna eta gero, txaloen ostean, hitzemanen ondoan, besarkaden ondorik... korridoreak hutsik geratzen dira.
Orduan, dana horren oihartzuna dantzut. Oihartzuna soilik.
Eta oihartzuna, ondarretan utzitako oinatzak bezalakoa da.
Castellano