"Momento" obran lan egiten degunok berriz batu gera, Valladolid eta Leioako jaialdietan erakusteko. Leioako Umore Azokan euriak saioa moztu zuen tamalez, eta konpainia frankok patu berdina sofritu zuten. Valladoliden, ordez, bi saio geneukan eta lehendabiziko egunekoa egitea lortu genun. Bigarrengoa suspenditu behar zan.
Valladolid oso hiri bitxia da, benetan interesgarria bere historia eta arkitekturagatik. Argazki anitz egin nitun eta jaiki zoragarri batzuk aurkitu genitun. Hango antolakuntza txit potentea da, eta nik ezagutu ditudan jaialdien artean azpimargarrienetako bat dela deritzot. Artistak eta teknikariak ongi tratatuz gain, kalitatezko publikoa baita.
Azkenengo bidai hauetan, hiru etorriberrien agerreraz gozatu degu. Leire Ucha aktorea alde batetik, eta Alberto BaƱos (oboe) eta Malen Zobaran (piano) musikariak, obra berezi honetara primeran egokitu direnak. Neretzat haiekin lan egitea oso lasaigarria izan da, bidaietan elkarbizitza errazten dutelako eta oso musikari trebeak direlako. Mila esker!.
Alberto gurekin geratuko da hemendik aurrean bainan Malen saio hauek egitera jin zan soilik, Ales Larrazabalen ordezkoa izan baita egun hauetan.
"Momentu" obra Alcorconera eta Poloniara eramango degu laister.
Castellano
Comments