Izen horrekin ospatu zen ikuskizun politiko bat (ebento guztiak politikoak izan ohi dira) Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en, ekainaren 14an.
Hiruz palau egun baino besterik enuen moldaketa orkestal bat egiteko, azken orduko agindua izan baitzen. "Jeiki jeiki" abesti herrikoia zan doinurik garrantzitsuena, eta moldaketa xume bat egin behar nien Gaudeamus abesbatzakoei, oso entseu gutxi baitzezkaten. Orkesta nik neuk grabatu nuen eta koroak zuzenean abestu zuen.
Juli Foruriak, Gaudeamus koralaren zuzendaria, benetan lan ederra egin du urtetan zehar Busturialdeko ahots gazte guzti hoiekin, haur abesbatzarik onena lortu arte. Miresgarria benetan, dakaten ospe on osoa merezi dute.
Hantxe beste enpresa ezagun batzuk aurkitu nituen, eta Audiomiceko soinu teknikari batzuk agurtu ahal nituen. Ene lana, izatez, bukatuta eta emanda zegoen astebete bat lehenago bainan "playbackez" arduratzen nintzanez, Audiomiceko Endika eta Jimyrekin egon nintzan uneoro. Izugarrizko muntaia eraman zuten eta, nahiz eta sospresa esperoezin batzu egon, haiek haien lana maisuki egin zuten.
Enetzat tamalgarriena izan zan asti nahikorik ez eukitzea orkestazio potenteago egiteko eta artisten arteko ezberdintasuna. Gaudeamus korala lehendabiziko mailakoa da bere sektorean, zeuden akrobatak bezalakoak, baina ikuskizuna gehiegi luzatu zan dantzari amateur batzuen ondorioz. Dana luzeegia izan zan eta espektakuloaren erritmoa etzen zainduta izan. 14.000 lagun bildu ziren (ikusi argazki hau).
Baliabide anitz baina balio eskasa agertokian.
Hori bai, nik egin nuen musika (nirea zena, ez bakarrik herrikoia zena) aurkitu det haien gaur egungo iragarkuntzan erabalita. Bideo hontan dakazue, kalitate txar-txarrez.
Castellano
Comments