Euskalduna Jauregiak 10 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, obra sinfoniko bat agindu zidaten.
Innevento, Astondoa eta Hortzmuga Teatroa konpainiei eskertu behar diet gauza berezi bat: Behingoz nire musika "ikusi" det. Suziriak, argiketa, antzezlariak, itsasontzia, ura bera... osagai magiko guzti horiek nahastu dituzte koreografia zoragarri batean eta nire musikarekin batera.
Lan honek - "Euskalduna 10" - asko poztu nau benetan. Lan orkestalak nik gehien preziatzen ditudanak dira eta aukera hau probilegiatua zan, hola eskenatoki urbano bat barne, itsasadarra, itsasontziak eta nire musika milaka eta milaka watiotan anplifikatuta, kalen baitzen.
Hemen entzun dezakezue
Komunikabide frankotan argitaratu dute, batzutan "el compositor bilbaĆno" esanez, besteetan "el joven compositor vasco", etab. Nahiz eta musikari profesionala izan, enaiz ospetsua medioetan, eztakite ni nola tratatu beraz. Zeoze beti esan behar dute, hori bai, "el joven", "bilbaĆno"... eta dana hori hain errelatiboa da niretzat...
Laster bideo bat jarriko det.
Castellano
Comments