Holzminden herrirantz abiatu gera, "Momento" antzezlanarekin. Herria, eguraldia, giroa eta jendea hobezinak dira.
Lau egun hauetan bi saio eskainiko ditugu hemengo Festibalean eta datorren astean Frantziara jungo gera, Marsella aldean dagoen herri batera.
Holzminden Hannoverreko eskualdean dago eta hemen dauzkaten ezaugarririk goxoenak saltxitxa eta mustarda naturalak dira. Zalantzarik gabe.
Jatekoaz gain, denbora profitatu det abesti bat egiteko Oreinak taldearentzat eta, hemendik itzuli eta gero, BEC-en estreinatuko dudan obrarako entseuekin hasiko naiz.
Hau hilabete lanpetsua...
Castellano
Comments