Bart ene azkenengo obra sinfonista estreinatu nuen, musikari trebez inguratuta, Gaudeamus abesbatzarekin, Kukai dantza konpainiarekin, etab.
B.E.C.-en antolatutako EFEF (European Future Energy Forum) kongresuaren hasiera ospatzeko agindu zidaten.
Ekoizpena, erraldoia zena, Inneventoren eskuetan zetzan, soinua eta argiketa Audiomicek egin zituen eta plazer handia izan zen Jon Maya (Kukai), Juli Foruria (Gaudeamus, abesbatzak oso lan ona osatu zuen) eta besteekin lan egitea.
Hemen entzun dezakezue:
Aipatutakoez gain, nirekin agertokian egon ziren musikariak hauek izan ziren:
- Mikel Ugarte & Harkaitz MartÃnez (Oreka TX, txalaparta)
- Aritz Urrutia (baxua)
- Ernesto Ruiz (tinbalak eta darbuka)
- David Larrinaga (sitar eta ahotsa)
- Gaudeamus (haur abesbatza)
Oso hilabete estresantea izan da, Japoniatik itzuli eta obra hau konposatu eta zuzendu behar (eta prozesuaren erdian Alemanian eta Frantzian egindako lana) baina merezi izan du.
Dana ondo irten zan, artista eta teknikariek ondo egin zuten eta publikoari asko gustatu zitzaion. Artista gehienekin esperientzia luzea neukan eta niretzat berriak izan direnak ezinbestekoak bihurtu direla aitortu behar det.
Laster bideo bat jarri ahalko det baina, oraingoz, argazkia klika ezazue, ikuskizunaren magnituteaz ohartzeko. Obrak 12 minutu dirau eta denbora hortan denetarik gertatu zen agertokian.
Castellano
Comments