Bart "Agur Marijaia" abestia estreinatu zen, Bilboko Aste Nagusiko azkenengo gauan.
Musika ekainean idatzi nuen eta uztailan grabatu genuen, Julen Gabiriak egindako olerki ederrarekin batera.
Grabaketa "Groove" estudioetan egin genuen eta Alvaro García eta biok arduratu ginen ekoizpenaz.
Hainbat musikarik hartu zuten parte, haien esperientzia eta jakinduria gehituz:
- Oreka TX (Harkaitz eta Mikel: txalapartak eta plastikozko bidoia)
- Aritz Urrutia (baxua)
- Ernesto Ruiz (bateria eta tinbalak)
- Malen Zobaran (trikitixa)
- Ivan Allue (alboka eta tin whistle)
- Eunate Vilches (tronpa)
- Shanti Basauri (gitarrak eta teklatuak)
- Txuma Murugarren (ahotsa)
- Amaia Zubiria (ahotsa)
- Sorkun (ahotsa)
- Eñaut Elorrieta (ahotsa)
Atzoko soinuarekin etzan ongi entzun eta abestiaren hedapena beranduegi hasi zela deritzot baina, datorren urtetik aurrera, aukera gehiago edukitzea espero det.
Ikuskizuna Inneventok ekoiztuta eta Hortzmuga Teatroak antzeztuta izan zen.
Grabaketan egon diren parte hartzaile oroei eta ondoko lagunei haien laguntza eskertu nahi diet:
- Inneventoko jendea
- Raul Cancelo (Hortzmuga)
- Larrua
- Estudiotik pasa diren musikari guztiak
- Ikeguchi Yutaka
- Alvaro García
- Abestia jarri duten irrati gutxiei
- Oreinak taldeko lagunei
- Busturiko etxekoei
Castellano
Comments