David Larrinaga ezagutu dudan artistarik talentotsuentako bat da.
Bart, etxera helduta, bere diska jarri genuen, afaldu ostean eta hunkitu ninduen. Sinestezina, askea, zaindua, musikaltasunez eta edertasunez josita, egiazkoa iruditu zitzaidan. Ordutik hiru aldiz entzun det, eta aste honetan gehiagotan entzungo dudala badakit.
Eskerrik asko, David, zure arteagatik, zure talentuagatik eta zure mundu musikal horregatik. Ezinezkoa da, sentibera eta besteen talentuaz ohartzeko gaia bazera, zure musika ez aipatzea. Aipatzea bakarrik ez, azpimarratzea ere bai.
Nire militantzia bakarra, gaur egun, artea da eta La Baldosa Flotante horixe da: Musika hutsa, olerkaritza hutsa.
Oraindik hunkituta naukanez, ezingo nuke gehiagorik esan. Hobe da entzutea.
Groove estudioetan grabatuta, Alvaro GarcĂa teknikariaren lana oso zehatza izan da, estudio horren kurrikulumean beste lan ezberdin eta berezi bat gehituz.
Bilbok, oraingoz, eztaki ze nolako altxorrak gordetzen dituen bere kaletan. Daviden musikak ez dauka parekatzekorik Euskal Irrian.
Bisitatu bere Myspace-a, inolako presarik gabe. Guztiok behar degu.
Castellano
Eskerrik asko abisua emateagatik, Shanti. Banoa arineketan Gatazka Gunera, diskoa erostera. Biba David eta bere artea!!
Posted by: Julen | 19/11/2009 at 08:26