Behin eta berriz Japoniara itzultzen naiz.
Hemen etxean bezala sentitzen naiz, agian benetazko etxerik ez daukadalako edo, behar bada, "urruneko" gizarte honetan ondoegi egokitzen naizelako.
Japonia niretzat ezinbestekoa da, Zarautz bezala, eta nire bizitzaren zati garrantzitsu bat dela aitortu behar det. Zarautz bezala ere, batzutan behar det, arnasa hartzeko eta, batik bat, nere burua berriz ezagutzeko.
Egonaldi honetan Kyoton, Tokyon, Koben, Osakan, Hakonen, Yokohaman, Naran, Himejin eta beste leku batzutan egongo naiz. Haietako batzuk oso ondo ezagutzen ditut, Bilbo ala Donostia bezala, eta beste batzuk berriak izango dira enetzat.
Argazki pila bat egiten ari naiz, betiko lez, eta itzultzean, hor eskuinean daukazuen argazki-bilduman jarriko ditut.
Hor goian ipini dudana Arashiyaman egin nuen. Kyotoko udazkena ezagutzen nuen baina udaberria ez. Eztakit zein den sasoirik zoragarriena.