Gabonetan oso gaixorik egon naizenez, Myspace-n sartu naiz eta "profila" osatu dut:
http://www.myspace.com/shantibasauri
Han, beste doinu batzuk entzun ditzakezue. Gogora ezazue, Oreinak taldeak ere bere Myspace-a daukala.
Gabonetan oso gaixorik egon naizenez, Myspace-n sartu naiz eta "profila" osatu dut:
http://www.myspace.com/shantibasauri
Han, beste doinu batzuk entzun ditzakezue. Gogora ezazue, Oreinak taldeak ere bere Myspace-a daukala.
11/01/2010 in Estekak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Pasa den egunean webgune hau eguneratu nuen, "MP3" kategorian mp3 gehiago sartuz, batik bat. Aipatuta zeuden lan batzuk etzekaten entzunda izateko aukerarik eta, kasu batzutan, egoera hori hoberatu det.
Hor ezkerrean dagoen estekan (Mp3), aurki daitezke azkenengo lan batzuetako doinuak, sarrera bakoitzean barne.
27/06/2009 in Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Hortzmuga Teatroa konpainiak 20 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, erakusketa berezi bat prestatzen ari dira. Gainera, haien lana etengabekoa denez, klown obra bat estreinatuko dute Viladecanseko Antzerki Festibalean: "Olympikas".
Zsutroia Hondo, Hetta Miller, Rula Tagarroto eta Odin Parkman kirolariak Arkadia herrikoak dira eta haien kirol xelebreak eraman nahi dituzte hurrengo Olinpiadetara. Hortarako, guztion sinadura behar dute, sinesgarritasuna nolabait lortzeko.
Arkadiako "Himnoa" egitea eskatu zidaten eta horixe izan da nire oparia haien hogeigarren urtebetetzeagatik.
Hemen ereserki orkestal hau entzun dezakezue:
Zorionak Hortzmuga!
21/06/2009 in Estreinaldiak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Bart ene azkenengo obra sinfonista estreinatu nuen, musikari trebez inguratuta, Gaudeamus abesbatzarekin, Kukai dantza konpainiarekin, etab.
B.E.C.-en antolatutako EFEF (European Future Energy Forum) kongresuaren hasiera ospatzeko agindu zidaten.
Ekoizpena, erraldoia zena, Inneventoren eskuetan zetzan, soinua eta argiketa Audiomicek egin zituen eta plazer handia izan zen Jon Maya (Kukai), Juli Foruria (Gaudeamus, abesbatzak oso lan ona osatu zuen) eta besteekin lan egitea.
Hemen entzun dezakezue:
Aipatutakoez gain, nirekin agertokian egon ziren musikariak hauek izan ziren:
- Mikel Ugarte & Harkaitz Martínez (Oreka TX, txalaparta)
- Aritz Urrutia (baxua)
- Ernesto Ruiz (tinbalak eta darbuka)
- David Larrinaga (sitar eta ahotsa)
- Gaudeamus (haur abesbatza)
Oso hilabete estresantea izan da, Japoniatik itzuli eta obra hau konposatu eta zuzendu behar (eta prozesuaren erdian Alemanian eta Frantzian egindako lana) baina merezi izan du.
Dana ondo irten zan, artista eta teknikariek ondo egin zuten eta publikoari asko gustatu zitzaion. Artista gehienekin esperientzia luzea neukan eta niretzat berriak izan direnak ezinbestekoak bihurtu direla aitortu behar det.
Laster bideo bat jarri ahalko det baina, oraingoz, argazkia klika ezazue, ikuskizunaren magnituteaz ohartzeko. Obrak 12 minutu dirau eta denbora hortan denetarik gertatu zen agertokian.
09/06/2009 in Estreinaldiak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Zorionak Hortzmuga Teatroari eta, bereziki, Julen Gabiria idazleari.
Lan horrekin asko gozatu nuen eta nahiz eta zailtasun batzuk izan, oraindik eztakit nola lortu nuen ordubeteko banda sonora bat hiru astetan konposatzea eta grabatzea.
Hemen banda sonoran idatzi nuen pieza orkestala entzun dezakezue:
Euskarazko lanik onenaren kategorian irabazlea izanik, sari merezitua dela deritzot, ez musika egiteagatik soilik, Julen Gabiria eta Hortzmugaren lana oso ondo ezagutzen dudala baizik eta azkenengo hamarkadan zehar oztopo anitz gainditu dituztela badakidalako.
Hemen Labayruk egindako elkarrizketa ederra, eta hemen fitxa artistiko eta teknikoa.
01/04/2009 in Estreinaldiak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Euskalduna Jauregiak 10 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, obra sinfoniko bat agindu zidaten.
Innevento, Astondoa eta Hortzmuga Teatroa konpainiei eskertu behar diet gauza berezi bat: Behingoz nire musika "ikusi" det. Suziriak, argiketa, antzezlariak, itsasontzia, ura bera... osagai magiko guzti horiek nahastu dituzte koreografia zoragarri batean eta nire musikarekin batera.
Lan honek - "Euskalduna 10" - asko poztu nau benetan. Lan orkestalak nik gehien preziatzen ditudanak dira eta aukera hau probilegiatua zan, hola eskenatoki urbano bat barne, itsasadarra, itsasontziak eta nire musika milaka eta milaka watiotan anplifikatuta, kalen baitzen.
Hemen entzun dezakezue
Komunikabide frankotan argitaratu dute, batzutan "el compositor bilbaíno" esanez, besteetan "el joven compositor vasco", etab. Nahiz eta musikari profesionala izan, enaiz ospetsua medioetan, eztakite ni nola tratatu beraz. Zeoze beti esan behar dute, hori bai, "el joven", "bilbaíno"... eta dana hori hain errelatiboa da niretzat...
Laster bideo bat jarriko det.
20/02/2009 in Estreinaldiak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Atzo, Euskalduna Jauregian antolatutako ikuskizun batean, Gaudeamus koralak Sheila Cuffyrekin abestu zuen nik idatzitako moldaketa bat. Abestia arras ezaguna da, "Agur Jauna", eta gospel bertsio bat eskatu zidanez hiru tresnatzat egin nuen:
Jon Artetxe (piano)
Jon Fresko (bateria)
Sheila Cuffy (ahots nagusia)
Gaudeamusek enkargatuta, oso denbora gutxi izan nuen hau egiteko eta enintzen han egon. Geroztik, bideo honetan ikusi ahal nuen (kalitate txarragaz):
25/01/2009 in Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Aurten, ospakizun berezi batean, Bilboko Olentzeroak merezi zuen tokia lortu du.
Innevento, Hortzmuga eta beste batzuk ekoiztutako ikuskizunerako musika egin det, eta musikari trebe askok jo dute Bilboko erdialdetik.
Lan hunkigarri honetan nirekin lan egin dutenen zerrenda hauxe da:
Jon Celestino (tronpeta)
Ivan Allue (whistle eta gaita nafarra)
Aritz Urrutia (baxua)
Mikel Ugarte & Sergio Lamuedra (txalaparta)
Malen Zobaran (trikitixa)
Sergio "Ritxi" Rodríguez (perkusioa)
Intxisu Valbuena (gitarra elektrikoa)
Shanti Basauri (gitarra klasikoa)
Kantarte Gazteder abesbatza
Izaskun Kintana (soprano)
ETB-n eman dute, zuzenean, eta nahiz eta izoztuta egon, onena haurren begirada izan da.
Youtuben erreferentzia ugari aurki daitezke.
26/12/2008 in Mp3 | Permalink | Comments (1) | TrackBack (0)
Urtarrilak lauan estreinatuko da Hortzmugaren azkenengo lan eder hau.
Julen Gabiriaren liburu batean oinarrituta, berak egin du gidoia, Jose Ibarrolak eszenografia (eta diskaren azala) eta neuk musika.
Obra honetarako kasting bat antolatu genuen musikari berezi bat lortzeko asmoarekin eta 30 musikari frogatu ostean (haietako anitz oso trebeak ziren), David Larrinaga hautatu genuen, bere talentu eta ikerketa musikalagatik.
Davidek, saio guztietan, sitarra, armonika melodikoa eta gitarra joko ditu zuzenean. Bere ahotsarekin ere, itzelezko giroa sortzen du Indian ikasitako teknika batzukin.
Hemen pista bat eskegi det (Davidek armonika melodikoa jotzen du):
Banda sonora - 9 doinuz osatuta dago - hilabete honetan idatzi det eta grabaketan parte hartu duten musikariak hauek izan dira:
Aritz Urrutia- baxua
Ernesto Ruiz - darbuka, kajoia
David Larrinaga - Ahotsa, ahosoinu melodikoa, sitar
Malen Zobaran - Trikitixa
Naia Gómez - Arrabita
Lander Ruiz - Klarinetea
Shanti Basauri - gitarrak, pianoa eta programazioa
Ortuellako "Groove" estudioetan grabatu genuen, Alvaro García teknikariarekin.
20/12/2008 in Estreinaldiak, Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Hemen enkargu batzuen atal txikiak dauzkazue. Lan hauen artean konposaketa zaharrak eta gaur egungoak daude, haurren doinuetik musika garaikidera.
Behean, gailu bat aurkituko dezu ondoko doinuak entzuteko.
"Muskiz Eraikiz", Muskizeko Meatzari Antzokiaren irikitze egintzarako idatzi nuen eta Mythos hari-laukoteak jo zuen zuzenean. Nahiz eta ene lehendabiziko asmoa obra hau guztiz garaikidea egitea izan, azkenean armonia eta figurak sinplifikatu nituen jotzaileek oso denbora gutxi baitzekaten entseatzeko.
"Bideak" ballet-a Aukeran konpainiarentzat (bide "estekak" orria xehetasun gehiagorako) idatzi nuen. Hemen, Max Sarirako izendatua izan zen banda sonora honen hiru doinu jarri ditut. Euskal erritmo herrikoiak erabili nituen, eta dantzari trebe horiek benetazko magia sortzen dute zortzikoa, banakoa, suletinoa edota biribilketa dantza eginez.
"12 K" Hortzmugak egindako kale-antzezlan bat izan zan. Musika asko idatzi eta grabatu nuen eta, geroztik, mami horren gainean bi jotzaile erantsi ziran.
Hemen agerturikoen lehenengoa kanpoan geratu zen eta europatar erdiaroko musikaren erara egin nuen. Besteak - "Lurra" - alboka du nagusi. Arte eskenikoentzat, musika garaikidea ezin badut idatzi, beste aldean jartzea gustatzen zait eta tresna herrikoiak erabiltzen saiatzen naiz.
"Abentura antzokian" 2007.ko Arriaga Antzokiaren ekoizpena da. Antzokian bertan (hilabete oso bat) Ales Larrazabal eta Joe Gonzalez izan ziran jotzaileak. Doinu ttipi hau grabatuta zegoen bakarra da, iragatearen gisa.
Musikaren gehiena pianoa, klarinetea, saxo sopranoa eta eskusoinurako idatzia izan zan.
"5 Mentes" orain dela hamarkada bateko egitasmo bat izan zen. Iñigo Maestro, Jesús Laucirica eta hirurok sortu eta landu genuen. Gu hirurok, Pedro Ortega, Sergio Sánchez, David Ardila eta Aitor Álvarezekin batera "IO7" klan artistikoaren kideok gara. Haiek oro artista irudigileak dira.
"Zirko Iluna" haurren antzezlan bat da batik bat, zirko berezi batean kokatuta. Urte bat kalean egon eta gero, gaur egun antzokitan antzezten da eta musika grabatuak haurren aire bat darama, neretzat txit dibertigarria izan zena. Haurrentzako musika egiteak garbitasun melodiko handia, erritmo sinpletasuna eta harako zoramen bat eskatzen dizu.
Disonantzia ugari erabil ditzakezu, helduek jasanezinak aurkituko lituzketenak, jopukeri estetikoarren eta ezjakintasunagatik.
02/03/2007 in Mp3 | Permalink | Comments (0) | TrackBack (0)
Castellano