Aubagnen egon ginen asteburu hontan, "Momento" obraren azkenengo saioan.
Herri bitxia, azoka itzel batekin eta, Holzminden herriarekin parekatuz, garestitxua.
Antzezlan hau anitz aldatu da azkenengo saioetan zehar, zehatzagoa bihurtu baita, argiagoa esan genezake.
Frantziar webgune honetan argazki batzuk jarri dituzte, guretzat agurpen irudiak izan daitezkeenak.
Antzezlan honetarako egin nuen musika, orain dela hiru urte edo, asko aldatu da eta, azkenean, pena emango dit agurtzeak. Batez ere, pianoaren partiturarekin nahiko pozik geratu nintzen eta tresna horretan eduki ditugun interpretekin (Ales Larrazabal eta Malen Zobaran), maisuki defenditu zutenak, oso une bereziak bizi izan ditut.
Eskertzekoa da ere, Joe Gonzalezen lana klarinetearekin, eta Alberto Bañosena, deskubrimendu ederra izan dena, oboista moduan bai eta arlo pertsonalean ere.
Azkenengo bidai honetan kide hauek egon ginen, Larruako Pío Ortíz de Pinedo eta Hortzmugako Raul Cancelorekin batera:
Antzezlariak
Leire Ucha
Pako Revueltas
Enriqueta Vega
Musikariak
Alberto Baños (oboe)
Malen Zobaran (piano)
Shanti Basauri (gitarra)
Aubagnen bertan beste konpainia euskaldun bat topatu genuen, Gaitzerdi, haien "Otsoko" obrarekin.
Castellano