Atzo, Euskalduna Jauregian antolatutako ikuskizun batean, Gaudeamus koralak Sheila Cuffyrekin abestu zuen nik idatzitako moldaketa bat. Abestia arras ezaguna da, "Agur Jauna", eta gospel bertsio bat eskatu zidanez hiru tresnatzat egin nuen:
Jon Artetxe (piano)
Jon Fresko (bateria)
Sheila Cuffy (ahots nagusia)
Gaudeamusek enkargatuta, oso denbora gutxi izan nuen hau egiteko eta enintzen han egon. Geroztik, bideo honetan ikusi ahal nuen (kalitate txarragaz):
Aurten, ospakizun berezi batean, Bilboko Olentzeroak merezi zuen tokia lortu du. Innevento, Hortzmuga eta beste batzuk ekoiztutako ikuskizunerako musika egin det, eta musikari trebe askok jo dute Bilboko erdialdetik.
Lan hunkigarri honetan nirekin lan egin dutenen zerrenda hauxe da:
Jon Celestino (tronpeta)
Ivan Allue (whistle eta gaita nafarra)
Aritz Urrutia (baxua)
Mikel Ugarte & Sergio Lamuedra (txalaparta)
Malen Zobaran (trikitixa)
Sergio "Ritxi" Rodríguez (perkusioa)
Intxisu Valbuena (gitarra elektrikoa)
Shanti Basauri (gitarra klasikoa)
Kantarte Gazteder abesbatza
Izaskun Kintana (soprano)
ETB-n eman dute, zuzenean, eta nahiz eta izoztuta egon, onena haurren begirada izan da. Youtuben erreferentzia ugari aurki daitezke.
Urtarrilak lauan estreinatuko da Hortzmugaren azkenengo lan eder hau. Julen Gabiriaren liburu batean oinarrituta, berak egin du gidoia, Jose Ibarrolak eszenografia (eta diskaren azala) eta neuk musika. Obra honetarako kasting bat antolatu genuen musikari berezi bat lortzeko asmoarekin eta 30 musikari frogatu ostean (haietako anitz oso trebeak ziren), David Larrinaga hautatu genuen, bere talentu eta ikerketa musikalagatik.
Davidek, saio guztietan, sitarra, armonika melodikoa eta gitarra joko ditu zuzenean. Bere ahotsarekin ere, itzelezko giroa sortzen du Indian ikasitako teknika batzukin.
Hemen pista bat eskegi det (Davidek armonika melodikoa jotzen du):
Banda sonora - 9 doinuz osatuta dago - hilabete honetan idatzi det eta grabaketan parte hartu duten musikariak hauek izan dira:
Aritz Urrutia- baxua
Ernesto Ruiz - darbuka, kajoia
David Larrinaga - Ahotsa, ahosoinu melodikoa, sitar
Malen Zobaran - Trikitixa
Naia Gómez - Arrabita
Lander Ruiz - Klarinetea
Shanti Basauri - gitarrak, pianoa eta programazioa
Ortuellako "Groove" estudioetan grabatu genuen, Alvaro García teknikariarekin.
Abuztuan, Andra Mari egunean, Larrabetzun egon ginan "Momento" obrarekin. Han, nerekin eta antzezlariekin, Malen Zobaran (piano) eta Alberto Baños (oboe) egon ziren. Poloniara Ales Larrazabal (piano) jun zan eta Valladoliden eta Alcorconen eduki genuen ordezkoak - Malen - Larrebetzun errepikatu zuen.
Alcorconen bezala, ez ginan oso eroso sentitu. Herriko jaiak ziran eta, agian, obra hau etzan egokiena giro horretarako. Antolatzaileak oso jatorrak izan ziren ordez eta haietako baten etxea aldagela bihurtu zan guztiontzat.
Aste honetan Polonian gaude Hortzmuga Teatroarekin. Gdansk izeneko hiri zoragarri batean kokatuta, FETA antzerki festibalean saio pare bat egingo ditugu.
Beste konpainia ugari daudenez, haien lanak ikusteko profitatuko degu egonaldia, eguraldiak uzten badigu, jakina. Baltiko itsas ertzean egon gara, hemengo janaria dastatu degu eta argazki pila bat egiten ari naiz.
Laister kronika idatziko det Artezaldizkariarentzako, han argibide gehiago ipiniko det beraz.
Azkenengo asteburu honetan Alcorconera joan ginen Hortzmuga Teatroakonpainiarekin, "Momento" obra berriz antzezteko.
Oso saio zaila izan zen, antzerki girorik etzegoelako, baina oso gauza surrealistak gertatu zitzaizkigun. Haien artean, gutako batzuk poliziaren eskolta eduki genuen Móstoles eta Alcorcón hirietatik, eta afaltzeko, ordez, gau ederraz gozatu genuen Trapu Zaharrak konpainiako kide batzukin.
Móstoles ezagutzen nuenez, bisita berezia izan zen enetzat, baina berotasunak kordokatu ninduen.
Izen horrekin ospatu zen ikuskizun politiko bat (ebento guztiak politikoak izan ohi dira) Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en, ekainaren 14an. Hiruz palau egun baino besterik enuen moldaketa orkestal bat egiteko, azken orduko agindua izan baitzen. "Jeiki jeiki" abesti herrikoia zan doinurik garrantzitsuena, eta moldaketa xume bat egin behar nien Gaudeamus abesbatzakoei, oso entseu gutxi baitzezkaten. Orkesta nik neuk grabatu nuen eta koroak zuzenean abestu zuen. Juli Foruriak, Gaudeamus koralaren zuzendaria, benetan lan ederra egin du urtetan zehar Busturialdeko ahots gazte guzti hoiekin, haur abesbatzarik onena lortu arte. Miresgarria benetan, dakaten ospe on osoa merezi dute. Hantxe beste enpresa ezagun batzuk aurkitu nituen, eta Audiomiceko soinu teknikari batzuk agurtu ahal nituen. Ene lana, izatez, bukatuta eta emanda zegoen astebete bat lehenago bainan "playbackez" arduratzen nintzanez, Audiomiceko Endika eta Jimyrekin egon nintzan uneoro. Izugarrizko muntaia eraman zuten eta, nahiz eta sospresa esperoezin batzu egon, haiek haien lana maisuki egin zuten. Enetzat tamalgarriena izan zan asti nahikorik ez eukitzea orkestazio potenteago egiteko eta artisten arteko ezberdintasuna. Gaudeamus korala lehendabiziko mailakoa da bere sektorean, zeuden akrobatak bezalakoak, baina ikuskizuna gehiegi luzatu zan dantzari amateur batzuen ondorioz. Dana luzeegia izan zan eta espektakuloaren erritmoa etzen zainduta izan. 14.000 lagun bildu ziren (ikusi argazki hau). Baliabide anitz baina balio eskasa agertokian. Hori bai, nik egin nuen musika (nirea zena, ez bakarrik herrikoia zena) aurkitu det haien gaur egungo iragarkuntzan erabalita. Bideo hontan dakazue, kalitate txar-txarrez.
"Momento" obran lan egiten degunok berriz batu gera, Valladolid eta Leioako jaialdietan erakusteko. Leioako Umore Azokan euriak saioa moztu zuen tamalez, eta konpainia frankok patu berdina sofritu zuten. Valladoliden, ordez, bi saio geneukan eta lehendabiziko egunekoa egitea lortu genun. Bigarrengoa suspenditu behar zan.
Valladolid oso hiri bitxia da, benetan interesgarria bere historia eta arkitekturagatik. Argazki anitz egin nitun eta jaiki zoragarri batzuk aurkitu genitun. Hango antolakuntza txit potentea da, eta nik ezagutu ditudan jaialdien artean azpimargarrienetako bat dela deritzot. Artistak eta teknikariak ongi tratatuz gain, kalitatezko publikoa baita. Azkenengo bidai hauetan, hiru etorriberrien agerreraz gozatu degu. Leire Ucha aktorea alde batetik, eta Alberto Baños (oboe) eta Malen Zobaran (piano) musikariak, obra berezi honetara primeran egokitu direnak. Neretzat haiekin lan egitea oso lasaigarria izan da, bidaietan elkarbizitza errazten dutelako eta oso musikari trebeak direlako. Mila esker!. Alberto gurekin geratuko da hemendik aurrean bainan Malen saio hauek egitera jin zan soilik, Ales Larrazabalen ordezkoa izan baita egun hauetan. "Momentu" obra Alcorconera eta Poloniara eramango degu laister.
"Superplast" izeneko obra bukatu eta estreinatu degu. Hortzmugaren ideia dibertigarri baten bidez, Julen Gabiriak idatzitako supergidoia, Raul Canceloren superzuzendaritza eta superaktoreen lana kalen dago azkenik, zure superherrikosuperplazan.
Oso lan indartsua izan da musika osoa konposatzea eta grabatzea aste gutxi batzutan, bainan merezi du. Benetan gustora lan egin det, ordu anitzez osatutako egun (aste) guzti hoietan zehar, eta arras pozik geratu naiz ondorioarekin. Raul Cancelo (Hortzmuga) zuzendariarekin eta Julen Gabiria idazlearekin eduki dudan bidai surrealista hau oso emankorra izan da, nahiz eta lan pila bat izan. Haurrentzako egindako antzerkia nahiko zaila da, publiko ankerra dakazulako ugaritan, eta kalean egindakoa.. askoz zailagoa. Hortarako benetazko profesionalak behar dira, kondairak amesteko, kontatzeko, indar guztiak batera jartzeko ekoizpenaren aldetik eta publikoaren profila ongi ezagutzeko. Honetarako, Hortzmuga Teatroa konpainia trebeena da. Zalantzarik ez.
Mila esker, Raul eta besteak (aktore maitagarri hoiek: Iñaki, Aritza, Arantza eta Argia) aukera hau berriz emateagatik. Komikia, superheroiak eta antzerkia dana batera... nola galduko nuen nik ba? Ene haurtzaroaren islada bat da!
Laister "Superplast" obrantzako egindako musikaren mp3 bat jarriko det hemen. Ordurarte, begiratu zuen agenda kulturala!
Gauza berri bat instalatu det webgune hontan: Argazki bilduma bat. Azkenengo bolada hontan bildutako argazkiekin erakusketa azkar bat osatu det hemen eskegitzeko. Nahiz eta argazki gehienak kamara trakets batez eginik izan, ilusioa egiten zidan erakusteak.
Hasteko, Euskal Herrian, Japonian, Herberetan eta Espainian egindako argazki batzuk ipini ditut, bainan etorkizunean beste herri batzutan egindakoak gehituko ditut ziur aski. Ni enaiz argazkilaria, irudi guztiak tripoderik gabe eta presaka aterata dagoz beraz. Kontrastea eta geometriaren obsesioa aztertuz, ni musikagilea naizela nabarituko dezue errazki.
Esteka hor eskuinean daukazue. Edo bestela, hemen.