Arriaga antzoki zaharra, ene antzokirik preziatuena lan egiteko.
Hemen opera eta antzezlan pila bat ikusi ditut (gaur egungo operak Euskalduna Jauregian egiten dira) eta sei edo zazpi aldiz lan egin det, nere musikarekin. Argazki hau "Abentura Antzokian" obraren prestaketen prozesuan egin nuen.
Lehenengo planoan dagoena Jose Ibarrolak diseinatutako ohe-itsasontzi erraldoia da.